Idatzi hemen zure bilaketa

HIRI EZAGUTU

Vitoria-Gasteizek 234.000 biztanle ditu, Euskadiko eta Arabako lurralde historikoaren hiriburua da. Hiria haren bihotzetik bertatik agertzen da lautadara, ezin hobeto eta borobil itxurarekin, eta mendietako zeruertzak, besarkada babeslea bailitzan, inguratzen du. Gotiko, errenazentista, barroko, neoklasiko eta erromantikoa izan zen. Gaur egun denbora berrietara egokitu da hiritartze ausartenekin. Historian zehar, XIII. mendearen hasieran egin zen Erdi Aroko lehen zabalgunetik gaur egungo auzo moderno eta hiri inguruko parkeetara, plangintza izan da zorioneko ardatza.


Jatorritik haren sustraiekiko fidela izaten jakin duen eta etorkizun aldera perspektiba zabalekin proiektatu den hirian etorkizuna, jada, presente dago. Gotikoaren diseinu osoa ikusten da oraindik ere Alde Zaharrean, eta haren kale eliptiko eta estuetatik, haren kantoi aldapatsu eta zaharretatik zein berreskuratutako jauregietatik jatorrizkoaren, galdu gabeko benetakotasunaren hatsa dabil.


Astorgatik Bordelera zihoan erromatarren galtzadaren garaira joaten bagara, hori baitzen mundu grekolatindarrarekin lotzen gintuena, Gasteiz beti izan da komunikazio ardatz, pasabide, ibilbide ireki eta gizaki zein salgaiak pasatzen uzten zituen hiria, hain zuzen, mesetatik edo Europatik hiriko dinamika zein gremioen bizitzarekin harremana izaten zutenak.


Zabalkundean sartua egon bada ere, Gasteizek ez du haren giza dimentsioa galdu. Udal politika zainduak lagundu du hirigintza, ingurumena, giza harremanak eta ekimenak lehen mailako zerbitzu zein herritarren arteko kohesioa lortzen duten eta toki administrazioa deszentralizatzen duten gizarte etxeen —soziokulturalak eta kirol arlokoak— sarearen arteko oreka mantentzen Gehien bat zerbitzu hiria da, eta sektore horri zuzendua dago ekonomia eta plangintza, Europako korronte berritzaileenen barruan.

© Vitoria-Gasteiz Film Office 2009