Idatzi hemen zure bilaketa

Legegintza Fiskal eta Lan

Vitoria-Gasteiz Film Office

C/ Correría, 70
01001 Vitoria-Gasteiz
34 945 16 25 72

Info@filmoffice.es
www.filmoffice.es

Bila gaitzazu Google Maps-en

Zerga zein lan arloko legeak

Lan arloko legeak

Espainiako lan arloko legeek diotenez, Espainian lan egiten duen orok, salbuespenik gabe, Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egon behar du dauden modalitateetako batean.
Europar Batasuneko langileak kontratatzea
Europar Batasuneko langileen kontratazioa tokikoena bezalakoa da. Espainian lan egin nahi duten Europar Batasuneko langileek Gobernu Zibilera joan beharko dute identifikazio fiskalerako zenbakia (IFZ) eskatzera. Behin zenbaki hori lortu dutela espainiar langileek dituzten baldintza berberak aplikatuko zaizkie.
Gizarte Segurantza
Gizarte Segurantzak Espainiako biztanleen osasun egoera zaintzen du honako kasuetan: gaixotasun, erditze, ezintasun, lan istripu edo gaixotasun profesionala ematen denean. Espainiar diren eta Espainian bizi diren guztiek dute Gizarte Segurantzaren arreta jasotzeko eskubidea, baita familiakoek edo horien mende daudenek ere.
Osasuna eta segurtasuna filmatze lanetan
Langileak dituzten enpresek derrigorrez bete behar dituzte segurtasun eta higiene baldintza batzuk. Lan mutualitateen zeregina da arrisku hori estaltzea, eta horregatik laneko arriskuen prebentzioa ezartzen laguntzen dute (Laneko arriskuen prebentzioari buruzko legea), enpresei inolako gasturik eragin gabe.
Adingabekoen kontratazioa
Langileen estatutuaren 6. artikuluak eta 1435/1985 Errege Dekretuaren 2.ak hamasei urte baino gutxiagoko langileak onartzea debekatzen dute zehaztasunez eta generikoki, salbuespen gisa, ikuskizun publikoetan aparteko parte hartzea izan ahalko dute.
TRI/670/2005 ebazpenaren 11. artikuluak dioenez, lan agintariek aldez aurretik eman beharko dute, berariaz, baimena horretarako, eta adingabea kontratatu ahal izateko baimen eskabidea bideratu behar da. Adingabearen tutoreak aurkeztu beharko du eskabidea dagokion Eusko Jaurlaritzaren Lan Saileko lurralde ordezkaritzan, adingabearen nortasun agiri nazionalaren fotokopiarekin batera. Erakundeak adingabearen tutorea eta kontratua egingo dion enpresaren legezko ordezkaria deituko ditu adigabeak egingo duen lana justifikatzeko agiriak aurkez ditzaten, baita horren lan baldintzak jasotzen dituenak ere. Lan Ikuskaritzak eta Gizarte Segurantzak txostena egin ondoren, Lurralde Ordezkaritzak eskabidearen gaineko erabakia hartuko du.
Gaur egun, ekoizpen enpresak abiarazten ditu adingabea kontratatzeko izapideak, horregatik lurralde zerbitzuen bulegoarekin zuzenean harremana izaten duena bera da, baita eskatutako agiriak aurkezten dituena ere. Agiri horiek ikusita, lan baldintzak ebaluatzeko ikuskaritza burutzen da. Beraz, aintzat hartuko dira, adingabearen papera, haren osasun egoera, lan baldintzak (atmosfera, ordainsaria, atsedenerako denbora, higienea eta segurtasuna), eskolara ez joatea, filmatze lanen bitartean gurasoen gainbegiratzea, etab.

 

Zerga arloko legeak

Enpresek zein langile autonomoek hainbat zerga ordaindu behar dute burutzen duten jardueraren arabera. Honako hauek, hain zuzen ere: ekonomi jardueren gaineko zerga (EJZ), balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ), pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) eta, enpresen kasuan, sozietateen gaineko zerga (SZ).
Ekonomi Jardueren gaineko Zerga (EJZ)
Toki ogasunak arautzen dituen legeak xedatzen duenez, 2003tik enpresa, profesional edo arte izaera duten jarduerak gauzatzen dituzten enpresa nahiz profesionalek, urteko miloi bat euro baino gutxiago fakturatzen dutenek, ez dute EJZ ordaindu beharko. Gainera, zerga ordaindu behar duten sozietate zein autonomoentzako hainbat hobari sartu dira. Bi tokitan izapidetu daiteke, zergaren alta ematen den tokiaren arabera: udalean edo zerga kudeaketarako erakundean (Ogasuna).
Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ)
Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) ezarri zuen europar sistemarekin bat, Espainian, produktuen salmenta edo zerbitzuen ematea tasa batekin kargatzen da. Espainian izena emanda duten konpainiek tasa hori aplikatu ahalko dute jaulkitzen dituzten fakturetan (transferitutako BEZa) eta jasotzen dituztenean (jasandako BEZa) Eskatutako agiriak dagokion Ogasun ordezkaritzan aurkeztu behar dira eta, jardueren arabera, dagozkion zergak likidatu beharko dira. Freelance profesional batzuk salbuetsita daude BEZ ordaintzeko. Arte jarduerak burutzen dituztenen kasua da: antzezleak, gidoilari eta interpreteak, besteak beste. Europar Batasuneko atzerritarrek Espainian jaso dituzten zerbitzuen nahiz erositako materialen (lokalen alokairua, ekipamendu teknikoa, dekoratuak, filmatzeko materialak, platoak, kotxeen alokairua etab.) BEZ berreskuratu ahalko dute, haien herrialdetik “BEZaren subjektu pasiboak” direla egiaztatu ahal badute. Itzulketa hori lortzeko dagokion inprimakia bideratu behar da herrialde bakoitzean  eskumena duen erakundeetan («Refund of Value Added Tax to Foreign Businesses»). Europar Batasunekoak ez diren atzerritarrek BEZari dagokiona itzultzeko eskatu ahalko dute Espainiarekiko laguntza hitzarmena sinatua badute.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
PFEZaren atxikipenak jasotako ordainsaria eta pertsonen familia baldintzak zein partikularrak aintzat hartuta kalkulatzen dira. Freelance langile profesionalek % 7ko atxikipena aplikatu behar diete sortzen dituzten fakturei, merkataritza jardueraren lehen hiru urteetan, eta % 15ekoa hirugarren urtetik aurrera. Haien lana burutzeko beharrezko diren gastu guztiak dira kengarriak, baita dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazioa ere.

© Vitoria-Gasteiz Film Office 2009