Vitoria-Gasteiz Film Office
C/ Correría, 70
01001 vitoria-Gasteiz
34 945 16 25 72

Ikus-entzunezkoen industriarekin lan egin ohi duten aseguru enpresekin lan egitea gomendatzen da. Vitoria-Gasteiz Film Commissionek ikus-entzunezkoen ekoizpenaren sektorean espezializatutako aseguru enpresen direktorio zabala du.
Ekoizpen orok eduki behar du haren arriskuak estaltzen dituen asegurua. Normalean, filmatzeko baimen batzuk lortu ahal izateko, asegurua zuzen izapidetu duela erakutsi behar izaten du ekoizpen-etxeak.
Erantzukizun zibileko aseguruak ekoizpen lan batean lan egiten dutenek hirugarrenei eragin diezazkieketen balizko kalteak estaltzen ditu. Asegurua toki zein atzerriko enpresan izapidetu daiteke. Indarrean egon beharko du aseguruak ekoizpena hasten den momentutik ekoiztu ondoko prozesua amaitu arte, eta derrigorrezkoa da filmatze lan guztietan.
Beste aseguru mota asko daude. Grabatutako materialak izan ditzakeen kalteak edo filmatu, garraiatu edo ekoiztu ondorengoa burutzen den bitartean material horren galera aseguratu daiteke. Era berean, dekoratuak, jantziak eta bestelako osagarriak ere aseguratu daitezke. Eta prebentzio modura, baldintza meteorologiko ez aldekoen kasurako aseguruak ere kudeatu daitezke, edo ibilgailu zein horien bidezko garraiorako, giza taldeak izan ditzakeen balizko istripuetarako.
Gasteizko enpresen direktorioan ikus-entzunezkoen ekoizpenaren sektorean espezializatutako aseguru enpresen zerrenda dago ikusgai. “Direktorioak” ataleko “Enpresen direktorioa” kontsultatu.