Idatzi hemen zure bilaketa

Leihatila bakarra

Vitoria-Gasteiz Film Office

C/ Correría, 70
01001 vitoria-Gasteiz
34 945 16 25 72

Info@filmoffice.es
www.filmoffice.es

Bila gaitzazu Google Maps-en

Leihatila bakarra

Atal honetan filmazioa planifikatzeko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu. Zalantzarik izanez gero, Vitoria-Gasteiz Film Officeko lantaldeak atseginez hartuko zaitu zuzenean eta behar duzunetan lagunduko.

 

Lokalizazioak

V-GFOk lokalizazioen irudi banku zabala du zure bilaketan laguntzeko.
1. Aukeratutako lokalizazioa Gasteiz hiriburuan dagoenean:
a) Udalaren jabetza publikoa bada: Ekoizpen-etxeak filmatzeko eskabidea beteko du eta V-GFOk beharrezko diren baimenak kudeatuko ditu.
a) Beste administrazioen jabetza publikoa edo pribatua bada: V-GFOk harremanak ahalbidetuko ditu.
2. Aukeratutako lokalizazioa Gasteiz hiriburuan ez dagoenean: V-GFOk harremanak lortzen lagunduko du.

Filmatze lanak espazio publikoetan

V-GFOk espazio publikoetan zein Udalaren jabetza publikoko espazioetan filmatzeko eskabide guztiak izapidetuko ditu, parke eta lorategietan, katedralean, monumentu eta eraikin historikoetan filmatzekoak barne.
Ekoizpen-etxeak gidoiaren laburpena, lan plangintza eta aseguru poliza eman beharko ditu.

Bide publikoaren erabilera

Ekipamendu teknikoko materiala zein ibilgailuak espaloietan edo oinezkoentzako eremuetan jarri ahal izateko honako datuak eman beharko dira:
- Material eta/edo ibilgailuaren neurriak, pisua eta kokapen zehatza.
- Material eta kable guztiak ondo babestu eta senalizatu beharko dira oinezkoen segurtasuna bermatzeko asmoz.

Eskabideak, epeak eta mapak

Eskabidea helarazi soilarekin filmatzeko baimena izapidetzen hasiko gara!
1. Filmatzeko baimenaren eskabidea:
Bide publiko zein udal espazioetan filmatzeko eskabideak dohainik izapidetuko ditu V-GFOk. Filmatze lanekin zerikusia duten inprimakiaren hutsune guztiak bete beharko dira, eta izenpetu ondoren V-GFOra bidaliko da, lehenbailehen. (Filmatzeko baimenaren eskabidea behera kargatu)
2. Epeak:
Edozein filmaketa egiteko beharrezko diren baimenak izapidetzeko 5 lanegun (astelehenetik ostiralera) behar dira, gutxienez. Epe hori ahal den gehiena zabaldu beharko da trafikoa mozteko beharra eta/edo filmatze lanen konplexutasun zein handitasuna kontuan hartuta.
3. Mapak:
Eskabidearekin batera filmatzeko zein aparkatzeko eskatzen den eremua argi agertzen duen mapa aurkeztu beharko da.
http://maps.google.es
http://callejero.paginasamarillas.es
www.guiacampsa.com

Aseguruko poliza

V-GFOri indarrean dagoen erantzukizun zibilaren polizaren kopia eman beharko zaio, filmatzen hasi baino lehen, filmatze lanen ondoriozko balizko kalteei erantzuteko.

Kreditu tituluak

V-GFOren logoa agertu beharko da kreditu tituluetan, estreinaldi/banaketa eguna jakinarazi eta honakoak eman beharko zaizkio V-GFOri:
- Ekoizpenaren kopia bat artxiborako.
- Filmatze lanen 2 argazki, bereizmen handikoak, barne erabilerarako, V-GFOren web-orrian, eta hiria sustatzeko.

Aparkalekua eta filmatzeko espazioa gordetzea.

V-GFO arduratuko da filmatzeko espazioak zein ibilgailuak aparkatzekoak gordetzen. Horretarako, ondorengo datuak eman beharko dira:

Erabiliko diren egun eta orduak.
• Kalea eta helbidea.
• Okupatuko den aldea (metro linealak, erreferentzia argiak edo kaleko zenbakiak).
• Gunearen kolorea adieraziko da (urdina, zuria)
• Eremuan ibilgailurik egon ez dadin nahi den adieraziko da.
• Nolako erabilera den argi adieraziko da.

Seinaleak

Ezinbestekoa da filmatze lanekin zerikusia duten eremuak ondo seinalizatzea;
1. Udaltzaingoa:
Eskatutako espazioa gordeko du hesiak jarriz, non gordetzen den eguna eta ordutegia adieraziko den. Gordetako eremuan ibilgailuak badaude, 092ra deitu behar da handik ken ditzaten.
2. Ekoizpen-etxearen betebeharrak:
- Filmatzen ari den bitartean betetzen duen espazioa seinalizatu eta sokaz hesitu beharko du, oinezkoentzako bide librea utzita.
- Lurrean utzitako material eta kableak seinalizatu beharko ditu.
- Trafikoa mozten bada, gauez filmatu edo ikuspen baldintza txarrak daudenean, materialen inguruan abisu-argiak jarriko dira eta ekoizpen ekipokoek jaka islatzaile eta sinestamendua eraman beharko dute.

Trafiko eteteak

Trafiko etetea eskatu behar denetan ahal den gehiena zabaldu beharko da gutxieneko 5 eguneko epea. Aholkatzen da tarteka etetea, trafiko gehien dagoen orduetatik kanpo eta/edo asteburuetan, ohiko trafikoan arazoak ekiditeko.
Trafiko Arloak eskatzen badu, eteteak zirkulazio norabidearen aldaketa eragiten duelako, toki egunkarietan iragarri beharko da, gutxienez, aurreko egunean, V-GFOekin koordinatutako iragarkiaren bidez, ekoizpen-etxeak ordainduko duena.

Hiri altzariak

Hiri altzarietan edozein aldaketa eskatzeko honakoa zehaztu beharko da:
- Aldatu nahi den elementua. Ad.: paperontzia, edukiontzia, kalearen izena duen plaka, bide seinaleak, etab.
- Kokapen zehatza eta/edo argazkia erantsi
- Proposatutako aldakuntza eta noiz izango den aldaketa hori.

Auzokide eta merkatarientzako oharra

Lokalizazioko auzokideei eta merkatariei abisua bidaltzeko gutun eredua emango dio V-GFOk ekoizpen-etxeari. Jakinarazpen idatzi hori filmatzen hasi aurretik banatu beharko da postontzietan, gutxienez, 5 lanegun lehenago; ekoizpen-etxearen izenpea eta zigilua eraman beharko ditu, baita harremanetarako pertsonaren datuak, auzokideek izan ditzaketen zalantzak argituko dituena, hain zuzen. (Agiria behera kargatu.DOC)

Udal ordenantzak

Filmatzeko baimenetan jasotako baldintzak, ordutegi eta jarraibideak arautzen dituzten udal ordenantzak betetzea.

Garbitasuna eta ordena

Filmatze lanak burutzen diren eremua egoera onean gelditu beharko da egunero, aurkitu bezala.

Segurtasuna eta zarata

Momenturo errespetatuko da anbulantzien eta larrialdietako ibilgailuen pasabideak, oinezkoenak (bereziki gurpildun aulkietan doazenak), garajeetako pasabideak eta bide seinale guztiak.
Ingurumenaren inguruko Udal Ordenantzak dioena bete beharko da, zaratari dagokionez, bereziki gauez egiten diren filmatze lanen kasuan, gainera fokuek edo bestek eragin ditzaketen itsualdiak konpondu beharko dira, eta auzokideentzako eragozpenak murriztu nahiz horien atsedena ziurtatu. Horretarako ekoizpen-etxeak honela jokatuko du:
- Intsonorizatutako sorgailuekin lan egingo da, eraikitako aldeetatik ahalik eta urrunen jarriz.
- Plataforma jasotzaileen bidez egingo dira materialen zamalanak, baimendutako ordutegian.
- Walkye-Talkyentzako aurikularrak erabiliko dira.

Efektu bereziekin, lehergaiekin eta larrialdietako itxura-egiteekin filmatzea

Erabiltzen den edozein arma eta lehergaik arauak bete beharko ditu eta jaurtigairik gabekoak izango dira. Arma, lehergai edo efektu bereziei buruzko agirien kopia emango zaio V-GFOri. Uniforme ofizialez (ad.: poliziak) jantzitako antzezleak agertzen diren eszenen berri ere eman beharko da, edo larrialdi zerbitzuen itxura egiten duten atrezzo/ibilgailuak agertzen direnena

 

© Vitoria-Gasteiz Film Office 2009